XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SABINAREN ATERALDIAK

Sabinak dan-dana bertsotan erantzuten omen zuan.

Edozer gauza esan, da arek, daka!, bertsotan erantzuna.

Ezagutu zuten guztiak diotenez, gizasemea izan balitz bertsolaria izango zan, Pello bere anaia bezelaxe.

Aren erantzun da ateraldiak oso xelebre ta aguroak izaten omen ziran.

Ona emen bildu ditugunak.

Sabinaren seme batek, Periko zeritzanak, arte pixka bat bazuan pintatzen, da pronostikuaren gañeko azaleko Mariano Castillo-ren erretratua etxeko paretan pintatu zuan, ta berdiñ-berdiña pintatu ere.

Errenteriko kastillanoak ura ikusi ta ola esaten zuten:

- ¡Anda! ¡La cara de Mariano Castillo!

Garai artan Katalintxon sagardotegia izaten zan, da bein batez mutil batzuk edatera etorri ta ola esan zuten:

- Ara Mariano Castillo emen pintatua!

Sabinak aditu ta leiotik bertsoa bota zien, bere semeak pintatua zala esanez.

Orduan, gazte aietako batek, emakume batek bertsoa botatzearekin arrituta, onela esan zuan:

- Amona, egin da krik?

Ta Sabinak:

- Nik ez, baña ik!

Sagardo-tokitik orduan atereak baitziran.

Mutil gazteak bazekiten dana bertsotan erantzuten zuala, ta toreatzeagatik onela esaten zioten:

- Aio, atsua!

Ta Sabinak:

- Ni ez nak atsua, demonio paltsua.

Katalintxo baserriak aurreko aldeko paretan matsa zuan, ta bein batez gizon bat, sagardotegira etorri ta matsa elduta ikusi zuanean, jaten asi zan.

Banan Sabinak etxe barrendik mats-adarren soñua aditu zuan, da ala esan zuan:

- Zein dabil or?

Ta gizonak:

- Ixo, amona, ixo! Ortzak gozatzeko diña!

Ta Sabinak: